Gizartea -
Polizia-operazioa
Gizonezko bat atxilotu dute haur-pornografiagatik Bilbon
Gainera, Madrilen, Bartzelonan, Malagan eta Palman ere izan dira atxiloketak operazio beraren baitan. Haurtxoei egindako sexu-gehiegikeriak agertzen omen dira atzemandako bideoetan.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak operazioa egin du haur-pornografiaren kontra eta gizonezko bat atxilotu du Bilbon, eta beste lau pertsona Madrilen, Bartzelonan, Malagan eta Palman.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez, pornografia materiala P2P sareetan zabaltzen zuten eta horietan adin txikikoei egindako sexu-gehiegikeriak agertzen ziren. Biktimetako batzuk hilabeteak besterik ez omen zituzten.
Polizia-operazioaren baitan, bederatzi disko gogor, bi ordenagailu eramangarri, USB memoria bat, argazki kamera bat, 2 CD eta hamaika DVD eraman dituzte.
Badajozeko Poliziak herritar baten salaketaren ondoren hasitako ikerketa luze baten ondorio izan da gaurko operazioa.