Gizartea -
Gabonen beste ikuspegi bat
Bi milioi pinu hilko dira Gabonetan
Gabonen ostean, zuhaitzak udaletxeek jasotzen dituzte gutxitan ematen den ustezko birlandaketa bat egiteko.
Erredakzioa
Gabonetako zuhaitz bat etxean izatea ohiko gauza bat bilakatu da azkenaldian, horregatik, festak igaro ostean, ia bi milioi zuhaitzek zailtasunak izaten dituzte bizirik irauteko eta klima berri batera egokitzeko.
Nafarroa eta Gironako mintegietatik, Gabonetako milaka zuhaitz sustraietatik ateratzen dituzte urtero eta loreontzi batean jartzen dituzte azaroan, ondoren hiriburuetara bidaliz bertan saldu daitezen.
Espainiako iparraldean negu hotz eta hezerako prestatuta dauden zuhaitzek hilabete bat etxeetan ematen dute, udaberriko klima batean, argi eta hezetasunik gabe eta normalean, berogailutik gertu.
Festak amaitzean Gabonetako zuhaitzek etxeetan euren esanahia galtzen dute, eta gehienak udaletxeetan jasotzen dituzte gutxitan ematen den ustezko birlandaketa bat egiteko.
Txokezko tratamendu horrek eragin "handia" izaten du Gabonetako zuhaitzetan eta "hondatu" egiten ditu, adierazi du Mariano Sánchez Madrilgo Lorategi Botanikoko arduradunak; azkenean "ia hilda dagoen" zuhaitz bat geratzen da.