Gizartea -

'Chacoli'aren aurkezpena

'Miranda de Ebroko txakolinaren aurkako neurriak hartuko ditugu'

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, "txakolina" edo "chacoli" jatorri-deitura Euskal Herriko hiru probintziei dagokie, beraz, ezin daiteke EAEtik kanpo erabilia izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ohartarazi duenez, Nekazaritza Sailak "beharrezko neurriak" hartuko ditu Mirande Ebroko (Burgos) txakolina aurkeztu eta gero.

Joan den ostegunean ''Termino de Miranda'' ardo markak ''chacoli'' aldaera aurkeztu zuen Miranda de Ebron. Hasiera batean, produktua dastatzeko eta hedapena errazteko 700 botila jarriko dituzte merkatuan, eta 2011ko bukaeran beste 4.000 botila aterako dituzte.

Dena den, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, txakolina" edo "chacoli" jatorri-deitura Euskal Herriko hiru probintziei dagokie, beraz, ezin daiteke EAEtik kanpo erabilia izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea