Gizartea -

'La Manada' auzia

Gaur erabakiko dute 'La Manada'ko guardia zibila berriz espetxeratzea agintzen duten

Pasaportea lortzeko egindako saiakeran 'ihes egiteko arriskua' ikusi zuen Fiskaltzak, eta, hori dela eta, berriz kartzelatzea eskatu du.

Antonio Manuel Guerreroren artxiboko argazkia. EFE
Antonio Manuel Guerreroren artxiboko argazkia. EFE
Antonio Manuel Guerreroren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'La Manada' taldeko kideak epaitu zituen Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak gaur, osteguna, egingo du taldeko guardia zibila berriz espetxean sartu ala ez aztertzeko saioa. Fiskaltzak egin zuen eskaria, pasaportea lortzeko egindako saiakerak "ihes egiteko arriskua" dagoela erakutsi duela argudiatuta.

2016ko sanferminetan gazte madrildar bati sexu-abusuak egiteagatik talde horretako kideen aurka ezarritako bederatzi urteko zigorra gogoratu du epaimahaiak autoan.

Horrez gain, idatzian nabarmendu duenez, 6.000 euroko fidantza ordainduta bost prozesatuak behin-behinean aske geratu ostean kondenatuetako batek kautelazko neurriak urratu ote dituen aztertzea da bistaren helburua.

Nafarroako Fiskaltzak pasaportea lortzeko egindako saiakerari buruzko informazioa jaso eta gero eman zuen Estatuko Fiskaltza Nagusiak guardia zibila espetxeratzeko eskaera horren berri. Guardia zibila ekainaren 25ean, astelehena, ahalegindu zen pasaportea egiten, fidantzapean aske geratu eta hiru egunetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea ‘La Manada’ auzia Espetxeen albisteak gaur