Itxi

2018/06/29

23:41

Gizartea

Nafarroa

78ko sanferminak oroitzeko 'Gogoan' monumentua inauguratu dute

Agentziak | Erredakzioa

1978ko sanferminetan izandako gertaerak gogoratzeko monumentua da. German Rodriguez iruindarra hil zen tiroz, eta beste sei pertsona zauritu ziren.

  • Gogoan monumentua inauguratu dute Iruñean. EFE

    Gogoan monumentua inauguratu dute Iruñean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Sanfermines 78 gogoan!" ekimenak 1978ko uztailaren 8ko gertaerak gogoratzeko monumentua inauguratu du gaur arratsaldean Iruñean. German Rodriguez iruindarra hil eta beste sei pertsona zauritu ziren tiroz.

Monumentua ipintzeko obrak ekainaren 25ean hasi zituzten. Besorik gabeko emakume baten estatua da, eta Roncesvalles etorbidearen bidegurutzen jarri dute, Carlos III.aren alboan, entzierroaren monumentuaren ondoan. Hormigoizko egitura bat jarri zuten lehenik eta behin, eta barnean denboraren kaxa bat dauka.

392 pertsona, kolektibo, peña, elkarte eta erakunderen izenak daude kutxa horretan. Ekimena garatzeko beharrezkoak ziren 30.000 euro baino gehiago eman dituzten eragileak dira.

Ostegunean jarri zuten estatua, Dora Salazar egile altsasuarraren gainbegiradarekin. Gaur azaldu duenez, "Gogoan" estatuak "topaketa" izan nahi du, "eztabaida" alde batera utzi gabe.

Jai haietan poliziaren erasoak jasan zituzten biktima guztiak gogoratzea da helburua, "Sanfermines 78 gogoan!" erakundearen esanetan.

Horrez gain, Iruñeko hiriari eta "poliziaren erasoen biktimei" eskainita dagoela azaldu dute arduradunek, 40 urteko "inpunitatea" eta gero aldarrikatzen jarraitzen duten "egiaren, justiziaren eta erreparazioaren" ikur gisa. Justizia "ez dela berdina guztientzat" nabarmendu dute. Hala, orain dela hamar urte gertatutako Nagore Laffageren heriotza, 'La Manada'ren biktima eta Altsasuko gazteak gogoratu dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;