Gizartea -

Semea hilda aurkitu zuten atzo

Gironan desagertutako senar-emazte holandarrak hilda aurkitu dituzte

Gironan desagertutako senar-emazte holandarrak hilda aurkitu dituzte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mossoek ostiralean, Gironako landetxe batean, hilik aurkitutako 33 urteko gizonezkoaren gurasoen hilotzak aurkitu ditu larunbat arratsaldean.

Ikerketa gertutik jarraitzen duten iturrien arabera, Mossoen urpekari taldeko kideek senar-emazte holandarren hilotzak 15:00ak jota zirenean aurkitu dituzte, Fluviá ibaiaren Esponellá izeneko presan, bi metroko sakoneran. Biek 70 urte inguru zituzten eta haien semea autista zen.

Hildako gaztearen amaren lagun batzuk landetxera joan ziren bertakoekin Gabon Gaua ospatzeko asmoarekin. Etxean ez zuten inor aurkitu, baina odol arrastoak ikusi eta Mossoei abisua eman zieten.

Komunean gaztearen hilotza aurkitu zuten arma zuriz egindako zauriekin eta paperez inguraturik. Paper horien arabera, familia osoak suizidio kolektiboa egiteko erabakia hartu zuten. Gurasoen asmoa, Fluviá ibaian itota hiltzea zen.

Van Arkel sendiak landetxe baten jabea zen, Serinyà udalerriaren kanpoaldean, Fluvià ibaiaren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea