Gizartea -
Alertak
Abisu horia ezarri dute gaur eurite biziengatik 15:00etatik aurrera
Horrez gain, abisu horia ipiniko da martxan galerna arriskua dela eta, 19:00etatik 22:00etara.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur 15:00etatik aurrera, eurite biziak espero direlako. Horrez gain, galerna arriskua aurreikusi dute kostaldean arratsaldeko azken ordurako.
Larrialdietarako eta Metereologia Zuzendaritzak zehaztu duenez, abisua arratsalde osoan mantenduko du, gauerdira arte.
Bestalde, abisu horia ezarri du galernagatik 19:00etatik 22:00etara.
Iganderako iragarpena
Igandera begira, zeruak oskarbi egongo diren arren, giroa lainotzen joango da. Hori dela eta, euria egin dezake tarteka goizean, baita ekaitza bota ere. Arratsaldean, euri arriskua areagotzeaz gain, txingorra ere egin dezake.
Tenperaturek behera egingo dute: kostaldeko maximoak, batez ere. Haize ahul ibiliko da, aldakorra izango da kostaldean eta hego-haizea barnealdean.