Gizartea -

Epaia

Tutoretza kendu diote alaba eta senar tetraplejikoari jotzeagatik

Adingabearen zaintza eta guraso-agintea amaren osaba bati eman dio Sevillako epaitegiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako epaitegi batek tutoretza gabe utzi dute emakume bat 11 urteko alabari eta senar tetraplejikoari tratu txarrak emateagatik eta azken hori hiltzen saiatzeagatik. Senarra aurten hil da gaixotasun luze baten ondorioz.

Horrenbestez, adingabearen zaintza eta guraso-agintea amaren osaba bati eman dio Sevillako epaitegiak. Izan ere, bera "bere zaintza eta arretaz era egokian arduratzen da".

Epaiaren arabera, "adingabearen segurtasuna arriskuan jartzen dituzten arrazoi larriak atzematen dira" kasu horretan, eta "adingabeari egindako azterketan horiek agerian geratu ziren".

Horrez gain, auzipetuak hilean 100 euro eman beharko ditu alabaren elikadura ordaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea