Gizartea -

Bilbo

LABek uste du Gabon-gaueko metro zerbitzuak "porrot" egin zuela

Sindikatuak dio 30.000 euroko galera eragin duela eta "kudeaketa txarraren eta baliabide publikoen erabilera makurraren" adibide dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak uste du Bilboko metroak Gabon-gauean eman zuen zerbitzuak "porrot" egin zuela "oso jende gutxik" erabili zuelako garraio publiko hori joan-etorriak egiteko.

Agiri batean sindikatu abertzaleak azaldu duenez, zerbitzuak eragin duen galera 30.000 eurokoa izan da.

LABek uste du abenduaren 24tik 25erako gauean eskainitako zerbitzua "kudeaketa txarraren eta baliabide publikoen erabilera makurraren" adibide dela.

Metro Bilbaok emandako datuen arabera, 15.000 joan-etorri egin ziren gau hartan metroz, hau da, 7.500 pertsonak erabili zuten (erabiltzaileko bo bidaia kontuan izanda).

Sindikatuarentzat "luxua" da "75 tren eskaintzea 7.500 pertsonentzat".

Dena dela, LABek uste du ez dela gauza bera Gabon-gauean zerbitzua eskaintzea eta Urtezahar egunean eskaintzea, azken urtean 50.000 pertsonek erabili baitzuten metroa Urtezahar gauean 00:45etik 07:00etara.

Hori dena kontuan izanda, "ardura" eskatu dute eta Gabon-gaueko zerbitzuaren inguruan gogoeta egitea proposatu die agintariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea