Gizartea -

"Iruzur txikia"

Idazle gazteak jomuga dituen iruzur bat jakinarazi du Guardia Zibilak

Seme-alaben saritutako lanak liburu baten jasotzea eskaintzen zien ustezko argitaletxe batek gurasoei. Argitalpenak 13 euro balio zuen, baina ez zuten inoiz jasotzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Literatur lehiaketetako ikasleak jomuga dituen iruzur baten berri eman du Guardia Zibilak Twitter bidez.

Seme-alaben saritutako lanak liburu baten jasotzea eskaintzen zien "Idazle Gazteak" izeneko ustezko argitaletxe batek gurasoei. Argitalpenak 13 euro balio zuen.

Kreditu txartelaz eta posta elektronikoz diru-kopuru hori ordaindu ostean, erosleek ez zuten liburua inoiz jasotzen.

Guardia Zibilaren arabera, "iruzur txikia" da, delitua izateko gutxienez 400 euroko iruzurra egin behar delako. Dena den, iruzurra jakinaraztera animatu ditu Guardia Zibilak salaketa guztiak elkarrekin aurkeztu eta delitua izan dela frogatzeko.

Gasteizko famili batek jada salaketa jarriko duela jakinarazi dio EFEri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea