Gizartea -
Lehendakaritzan
Lehendakariak atzerrian bizi diren euskaldunei egin die harrera
Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, Euskadiren interesak atzerrian defendatzeko giltzarria dira atzerriko euskaldunak.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak atzerrian bizi diren euskaldunei Gabonetako harrera ofiziala egin die Gasteizko Lehendakaritzan. Ekitaldian esan duenez, Euskadik atzerriak egoteko gogoa ez ezik, "beharra ere badauka".
Horretarako, atzerrian bizi diren euskaldunen laguntza "oso garrantzitsua" dela goraipatu du lehendakariak.
Urtero egiten duten ekitaldian, Euskadiren interesak "munduan defendatzeko" laguntza eskatu die Patxi Lopezek atzerriko euskaldunei.
Euskadiko "enbaxadorerik" onenak eurak direla azpimarratu du lehendakariak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea