Gizartea -

Itxi egingo dute

CNN+ kateak azken emisioa egingo du gaur gauean

Horren ordez "Gran Hermano" saioari buruzko 24 orduko katea jarriko dute, Cuatroren eta Telecincoren arteko bat-egitearen ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika urteren ostean, CNN+ albiste telebista-kateak azken emisioa egingo du gaur gauean.

PRISA taldeak uste du kateak galera ugari dituela eta, ondorioz, ez dela bideragarria. Izan ere, urrian % 0,5eko kuota izan zuen, aurreko hilabetean baino hamarren bat gutxiago.

CNN+-en ordez, "Gran Hermano" telebista saioari buruzko 24 orduko kate bat jarriko dute. Cuatroren eta Telecincoren arteko bat-egitearen ondorioz jarriko dute martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea