Gizartea -
GIPUZKOA
Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren zati bat hondoratu da, euriteen ondorioz
Goizaldeko bostak aldera gertatu da eta ez da inor zauritu. Gaur egun, oinezkoek erabili ohi duten zubia da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Deba eta Mutriku lotzen dituen harrizko zubia hondoratu egin da goizaldean, azken orduotako euriteen ondorioz. Hori dela eta, itxi egin dute zubia.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 05:15 aldera erori da. Ez da inor zauritu.
Udal teknikariek azpiegituraren egoera aztertuko dute orain, dagoenari eutsi eutsi ala berriz eraiki erabakitzeko.
Udaltzainak bertaratu dira, eta zubia itxita dagoela jakinarazteko seinaleak jarri dituzte erabiltzaileei horren berri emateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea