Gizartea -

Desagertuta dago oraindik

Madrilek zainduko du protituzioan aritzera behartu zuten neskatoa

Neska Madrilen bahitu zuten eta, ondoren, hiru hilabetez prostituzioan aritzera behartu zuten Badajozen. Hamabi pertsona atxilotuta daude, bahiketarekin lotuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Erkidegoak hartuko du bere gain hiru hilabetez Badajozen (Extremadura) prostituzioan aritzera behartu zuten neskato adingabearen zaintza, Esperanza Aguirre presidenteak gaur iragarri duenez.

Bien bitartean, Polizia neska bilatzen ari da oraindik, desagertuta baitago.

Agirrek azaldu duenez, Madrilgo Udaleko zerbitzu sozialek abenduaren 7an jo zuten Gobernura, adingabearen tutoretza eskatzeko.

Orain arte, Guardia Zibilak 12 pertsona atxilotu ditu, neskaren bahiketarekin lotuta, eta beste zazpi harekin sexu-harreman ordainduak izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea