Gizartea -
Trafikoa
Motor-gidari bat larri zauritu da Orion, furgoneta baten aurka talka egin ostean
Ezbeharra 10:30 aldera gertatu da, N-634 errepidean. Motorreko gidaria Donostia Ospitalera eraman dute zauriak artatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Motor-gidari bat larri zauritu da gaur goizean Orion, furgoneta baten aurka aurrez aurre talka egin ostean. Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, Orion, Bilborako noranzkoan, goizeko 10:30 aldera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Motorreko gidaria Donostia Ospitalera eraman dute zauriak artatzeko. Furgonetako (Citroen Jumper bat) gidaria (53 urteko gizona), berriz, arin zauritu da eta Zarauzko anbulatorioan artatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea