Gizartea -

Zientzia

Alzheimerra eta suteak atzeman ditzakeen sudur artifiziala sortu dute

Madrileko partzuergo batek munduko sudur artifizial txikiena eratu du. Asmakizunak hainbat erabilpen ditu, osasunaren, defentsaren eta elikagaien sektoreetan, kasu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sudur handiek ez dute zertan txikiek baino hobeto usaindu.

Madrileko partzuergo ikertzaile batek eskuan sartzen den sudur artifizial bat eratu du, Alzheimerraren eta beste hainbat gaixotasunaren lehen faseak, suteak, gai toxikoak eta beste usain batzuk atzeman ditzakeena.

Zientzialariek luze daramate sudur artifizial bat eratzen saiatzen, baina orain arte usaimen sentsore garestiak baino ez dituzte lortu. Oso handiak, gainera. Hozkailuen tamainakoak.

Sudur ''berria'' munduko txikiena da, David Suriol ''Deutecno Noses'' partzuergoko kideak, eta hainbat enpresatako proiektuetan erabiltzen hasi dira dagoeneko, osasunaren, defentsaren eta elikagaien sektoreetan, kasu.

Dena dela, osasun-sisteman ere baliagarri izan daiteke, Alzheimerra atzemateko gai baita. Izan ere, usaimena galtzea gaixotasun horren lehen sintometakoa da.

Aparailua ordenadore batera konektatuta dago, eta datuak igortzen ditu, medikuak erabiltzailearen usaimen ahalmena azter dezan.

Sudur artifizialarekin su piztu berriak ere atzeman daitezke, eta horrela berehala itzaltzea posible egiten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea