Gizartea -
Gertakaria
Sute batek kalte handiak egin ditu Urnietako Iparlat enpresan
Zorionez, suak (oraindik erabat itzaltzeke dago) ez du inor zauritu. Garrak ondoko pabilioi bat ere kaltetu du eta kamioi bat kiskalita geratu da.
Erredakzioa
Sute batek kalte handiak egin ditu Urnietako (Gipuzkoa) Iparlat enpresan, Donostiako suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak jakitera eman dutenez.
Zorionez, suak ez du inor zauritu eta lanean ari ziren beharginek onik ateratzea lortu dute. 22:00k aldera piztu zen sua Urnietako Erratzu poligonoan dagoen enpresan, eta 10 ordu geroago oraindik lanean dihardute garrak erabat itzaltzeko.
Sutea ondoko pabilioi batera ere zabaldu da eta kamioi bat kiskali du.
Donostiako suhiltzaileetako bost kamioi eta Gipuzkoako beste herri batzuetako suhiltzaileak ari dira sua itzaltzeko lanean.