Gizartea -
Osasuna
Bost pertsona A gripeaz kutsatu dira Nafarroan, eta bi larri daude
Gripe kasuak ugaritu egin dira erkidegoan azken egunetan, eta epidemiaren muga gainditu egin da.
Erredakzioa
Osasun zerbitzuek bost A gripe kasu atzeman zituen Nafarroan joan den astean, Foru Gobernuak gaur jakinarazi duenez. Horietako bi pertsona, gainera, larri daude.
Gripe kasuak ugaritu egin dira erkidegoan, eta epidemiaren muga gainditu egin da.
Hain zuzen ere, abenduaren 19 eta 25 artean, 78,04 kasu atzeman zituzten Nafarroan 1000.000 biztanleko, eta epidemia muga 65ekoa da.
Gehienbat, 45 urte baino gazteagokoak kutsatzen ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea