Gizartea -

bizkaia

Leioako sutean aurkitutako gorpua 73 urteko getxoztar batena da

Biktimaren seme batek identifikatu zuen, aldean zeraman objektu bati esker.

Leioako sutea: Argazkia: @bomberosbizkaia
Leioako sutea: Argazkia: @bomberosbizkaia
Leioako garaje batean izandako sutean hil zen laguna identifikatu dute

1:28

radio euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Leioako sutean kiskalita aurkitutako gorpua 73 urteko getxoztar batena da, Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

Biktimaren seme batek identifikatu zuen, aldean zeraman objektu bati esker.

Suhiltzaileek ostiral goizean aurkitu zuten gorpua, Leioako etxebizitza bateko sutea itzaltzen ari zirela.

Sutea 11:20 aldera piztu zen, Leioako Amaia Etorbideko Inbisa eraikinean. Etxeko garajean hasi zela uste dute.

Suhiltzaileek 12:30ean itzali zuten sua, baina suteak eragindako toxikotasun zela eta, arduradun judizialek ezin izan zuten 19:30ak arte sartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak