Gizartea -

Asteazkenean desagertu zen

Desagertutako lekeitiarraren hilotza itsasoan aurkitu dute

77 urteko gizona Odarroatik hamaika milia iparraldera aurkitu dute, salbamendu-jaka soinean zuela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean Lekeitiotik itsasora atera eta desagertutako gizonezkoaren hilotza aurkitu du ''Maria de Meztu'' Itsasoko Laguntzarako itsasontziak 14:00ean.

Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez, gorpuak salbamendu-jaka zeraman soinean eta Ondarroatik hamaila milia iparraldera aurkitu dute. Gizonak erabilotako ontzi txikia ez dute oraindik aurkitu.

77 urteko lekeitiarra asteazkenean desagertu zen eta familiakoek 15:45ak aldera eman zuten abisua.

Bilaketa lanetan, Sustapen Ministerioko Itsasoko Laguntzaz gain, Ertzaintzaren ontziek, helikopteroak, desagertutako gizonaren senitartekoek eta kostaldean ibili diren ertzainek parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea