Gizartea -

Istripua Nafarroan

Motor-gidari bat hil da Cordovillan, bidetik atera eta farola baten aurka jota

Hildako pertsona Daniel Perez da, EH Bilduko 34 urteko zinegotzia Irunberrin.

Motor-gidari bat hil da Cordovillan. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Motor-gidari bat hil da Cordovillan. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Motor-gidari bat hil da Cordovillan. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko Irunberriko motor-gidari bat hil da gaur goizaldean Cordovillan, bidetik atera eta farola eta semaforo baten aurka talka egin ostean. Ezbeharra PA-31 errepideko 0,1. kilometroan gertatu da, Iruñea hegoaldeko eta aireportuko sarbidean. Hildako pertsona Daniel Perez da, EH Bilduko zinegotzia Irunberrin.

Goizaldeko 04:20 aldera jaso du abisua SOS Nafarroak. Motor-gidaria anbulantzian hil da, ospitalera zeramatela, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Albisteak