Gizartea -
Sanferminak 2018
Gazte bat larri zauritu da Iruñean San Fermin irudiaren horma-hobitik behera erorita
2,5 metrotik behera erori ostean, gazteak konortea galdu du, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gazte batek buruko traumatismo larri bat pairatu du igande honetan Iruñean, Santo Domingo kalean dagoen San Fermin irudiaren horma-hobitik behera erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
2,5 metrotik behera erori ostean, gazteak konortea galdu du, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean.
Jazoera gertatu den unean, goizeko 07:0ak aldera, ehunka gazte zeuden bertan, bizikletan doan ustezko Miguel Indurain baten atzetik egin ohi den entzierroaren harira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea
Nafarroa
Sanferminak
Sanferminetako jokoa online
Gizartea
Eguneko albisteak
Albisteak
Sanferminetako egitaraua