Gizartea -

Nafarroa

47 urteko txirrindulari bat hil da Bardean

Berez edo eroriko baten ondorioz hil ote den aztertzen ari da Foruzaingoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita zazpi urteko emakume frantziar bat hil da Bardean (Nafarroa), bizikletan txango bat egiten ari zela. Berez edo eroriko baten ondorioz hil ote den aztertzen ari da Foruzaingoa.

Ezbeharra 15:47an jazo da. Ordu horretan, txirrindularia erori egin da natur parkean.

Inguruan zegoen mediku batek artatu egin du, eta emakumea suspertzen saiatu da, baina ezin izan du haren bizia salbatu.

Autopsiak zehaztu beharko du txirrindularia berez edo erortzean egindako zaurien ondorioz hil den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak