Gizartea -

Siero kontzejuan

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero.

"Ohean zeuden eta altxatu nintzenean, bazegoen eginda", esan du ustezko hiltzailearen amak zenbait hedabideren aurrean, Lugonesen, hilketa izan den lekuan.

Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero.

Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten.

Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila.

Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Asturias azken ordukoa