Gizartea -
Iparralde
Senpereko lakuan desagertutako gizonaren gorpua topatu dute
Gizona igerian ari zela desagertu zen atzo arratsaldean. Haren gorpua gaur goizean topatu dute urpekariek.
EITB.EUS
Urpekariek gaur goizean topatu dute atzo arratsaldetik Senpereko lakuan desagertuta zegoen 71 urteko gizonaren gorpua.
Sud'Ouest egunkariak asteazken honetan jakinarazi duenez, gizona zaintzapean dagoen eremutik kanpo igerian ari zela desagertu zen atzo. Arratsaldean bertan ekin zioten bilatzeari, baina lanok 20:00etan eten zituzten, topatu barik. Goizean, 08:30ean, abiatu dituzte berriro lanak.
Gizona Jonzac herrikoa da (Charente-Maritime departamentua, Angulematik gertu).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea