Gizartea -

Ikerketa baten arabera

24 orduz Internetik gabe egoteak abstinentzia-sindromea eragiten du

Drogamendekotasuna dutenek eta drogak bat-batean uzten dituztenen antzera jarduten dira Interneteko zale amorratuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 orduz sakelekoa, irratia edo telebista amatatzea, mezurik ez bidaltzea, posta elektronikoari begiratu bat eman gabe, solaskideek Facebooken edo Twitterren jarri dituzten argazkiak ikusi gabe, ordenagailuan aritu gabe egoteak adituek "informazio ezaren gaitza" bezala ezagutzen dutena eragiten du.

Daily Telegraph Erresuma Batuko egunkariak jasotzen duen ikerketa baten arabera, nazioarteko 12 unibertsitateko lagunek parte hartu dute.

Esperimentua ''Unplugged'' (deskonektatu) izena izan du, eta horretan parte hartu duten lagunak 24 orduz ordenagailurik gabe, sakelekorik, Ipods, irrati, telebista eta egunkaririk gabe izan dira. Parte hartzaileak soilik telefono arruntak erabili eta liburuak irakurri ahal izan dituzte 24 ordu horietan.

Ikerketako ondorioen arabera, gehienak "galduta" zeuden Facebook gabe, eta musika ez entzuteak zailtasun handienak eragin dizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea