Gizartea -
Golardoa
Teresa del Valle katedraduna, Berdintasunerako Emakunde sariduna
Euskal mundu akademikoan, berdintasunaren alorrean, "erreferentea" dela adierazi du epaimahaiak.
Erredakzioa
Teresa del Valle ikertzaile eta Gizarte Antropologian katedradunak jasoko du Berdintasunaren Emakunde Saria, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, epaimahaiak goratu egin du mundu akademikoan berdintasunaren alorrean eta emakumeen errealitatearen ezagutzaren transmisioan egindako lana.
Halaber, haren maila akademikoa ez ezik, "gizartean duen eragina eta gizartearen sektore ezberdinetatik egindako eskaerei emandako erantzuna eta laguntza" ere izan du kontuan.
Teresa del Valle EHUko Gizarte Antropologiako katedraduna da. Mikronesia eta Euskal Herria izan ditu ikergai honelako gaietan: antropología feminista, antropología politikoa, erritualak, aldaketa soziala eta espazio eta denbora kategoriak. Irakaskuntza eta ikerketa uztartu ditu Gizarte Antropología eta Antropología feminista gaiak nagusi izanik.