Gizartea -

CISen barometroa

Herritarren bitik batek uste du langabeziak okerrera egingo duela

Gainera, hamarretik seik pentsioen sistema publikoaren egoera larritu egingo dela pentsatzen dute. Langabezia da kezka nagusia inkesta erantzun dutenen % 78rentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko herritarren % 62,3k uste dute pentsioen sistema publikoak okerrera egingo duela aurten eta % 49,8rentzat langabeziaren egoera larritu egingo da, CISek abendua hasieran egin zuen inkestaren ondorioetan agertzen denez.

Abenduaren 1etik 13ra egindako inkestak dioenez, langabezia da hamarretik zortziren kezka nagusia.

Aurreko inkestaren aldean, ekonomiarekin lotutako arazoen kezkak gora egin du % 4, % 52ra arte.

Espainiako Estatuko herritarrek klase politikoari buruz duten irudiak ere atzera egin du, izan ere, politikariak arazoa dira % 19,3rentzat eta egoera politikoa "txarra" edo "oso txarra" dela uste dute ia hamarreitk zazpik (% 67,4).

Kezka nagusien zerrendan horien atzetik geratu dira immigrazioa (% 13,8), herritarren segurtasuna (% 8,1), Gobernua, politikariak eta zerbitzu publikoak (% 6,6) eta terrorismoa (%6).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea