Gizartea -

Ikerketa

EHUko katedradun batek 1,9 milioiko diru-laguntza lortu du

Ikerketarako Europako Kontseiluak 2.009 proposamenen artean hautatu du zientzialariaren proiektua. Ikertzaileak erabilera energetikoak dituzten material berriak garatu nahi ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Oinarrizko ikerketa proiektua da, baina asmo handikoa", azaldu du Rubiok.

2.009 proposamenen artean hautatu dute proiektua eta 2011 eta 2015 urteen artean burutu beharko du, jakinarazi du EHUk ohar baten bidez. Ikertzaileak erabilera energetikoak dituzten material berriak garatu nahi ditu nanoegiturak eta biomolekulak oinarri izanik.

Iturri beraren arabera, European Research Council-en izen handiko diru-laguntza horiek Europako ikertzaile gailenei ematen zaizkie, edota proiekturik abangoardistenei, hau da, jakintzaren erronka berri eta garrantzitsuei aurre egiteko gai diren proiektuei. Aurtengoa, hirugarrena edizioa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea