Gizartea -

Suedian agertu zen hilik

Getxoko bizilagun baten heriotza organo trafikoarekin lotuta egon daiteke

Miguel Angel Martinez Suedian topatu zuten hilda, 2005ean. Bertsio ofizialaren arabera, suizidioa izan zen. Orain gorpua hobitik ateratzea baimendu dute, zenbait organo falta zitzaizkiola eta.

Miguel Angel Martinez, senideek erakutsitako artxiboko argazki batean.
Miguel Angel Martinez, senideek erakutsitako artxiboko argazki batean.
2005ean Suedian hilda agertu zen getxoztar baten kasua berriz zabalduko da

1:20

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Martinez Getxoko bizilagunaren hilotza Suediako ibai batean topatu zuten, 2005ean. Bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen, baina familiak ez zuen hipotesi hori inoiz sinetsi, organo trafikoaren biktima izan zela uste dutelako.

Londresen ehortzi zuten, hori zelako Miguel Angelen nahia. Gorpua Suediatik Londresera eraman zutenean, baina, agintari britainiarrak ohartu ziren ez zela osorik iritsi, hots, zenbait organo falta zitzaizkiola, bihotza eta gibel zati bat, hain justu ere.

Familiak beti pentsatu izan du Miguel Angel organo trafikoaren biktima izan zela eta urteak eman dituzte kasua argitzeko eskatuz. Orain, epaile britainiar batek gorpua hobitik ateratzeko baimena eman du eta familiak urte beteko epea izango du bigarren autopsia egiteko.

Familia pozik agertu da erabakiarekin, urte luzeetako borrokaren ondotik "arnasa apur bat hartzea" suposatzen duelako.

Hala ere, Euskal Herriko nahiz Espainiako agintarien jarrera kritikatu dute, urte hauetan guztietan bazterrean utzi dituztela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Gizartea Albisteak Suedia