Gizartea -

Bilboko Metroa

3. linearen automatizaziorako obraren kontratazioa baimendu dute

65.000 euroko aurrekontua dauka Eusko Jaurlaritzak ekimen honetarako, eta egiteko epea bi hilabetekoa izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak, ETS erakunde publikoaren bitartez, Bilboko Metroaren 3. Linearen CBCT Sistemaren burutzapen obra eta proiektua kontratatzeko espedientearen hasiera baimendu du, hau da, linearen automatizaziorako lehen pausoa eman du.

65.000 euroko aurrekontua dauka sailak ekimen honetarako, eta egiteko epea bi hilabetekoa izango da.

Gidatze automatiko sistemak (ATC – CBTC) segurtasun, erregulartasun eta zerbitzua erabiltzeko aukera gehiago eskainiko die erabiltzaile guztiei, eta, horrez gain, malgutasun handiagoa emango du, eskaintza eskarira egokitzeko, izan ere, aukera eskainiko du era automatikoan trenak linean gehitzeko edo bertatik kentzeko, garraio beharren arabera.

Sistema hori arrakastaz ezarri da jada zati bat inauguraturik duen Bartzelonako Metroaren 9. linean. Sistema automatizatuak Kontrol Postu Zentrala du, eta bertan langile koalifikatuak egongo dira. Bertan zentralizatuko dira operazio guztiak eta bertatik gainbegiratuko da trenen zirkulazioa, trafiko orokorraren arabera.

Kontrol Postu Zentralaren eta trenen artean etengabeko komunikazioa egongo da, interbaloak eta ordutegiak egokitzeko eta, aldi berean, beste telekomunikazio sistema batzuk ere ezarriko dira, bidaiariei informazioa bidaltzeko eta linea osoaren segurtasuna gainbegiratzeko.

Lizitatuko den azterlan horren helburua, aipaturiko sistemaren funtzionaltasuna definituko duten pleguen idazketa da, eta baita seinaleztapen eta zirkulazio segurtasun sistemaren kontratazioa ere, linea horretako zirkulazioen funtzionamendu, kontrol eta segurtasun egokirako.

Metroaren 3. Lineak 5,8 kilometroko trazatua izango du. Honako geltoki hauek izango ditu: Matiko, Uribarri, Zazpi Kaleak, Zurbaranbarri, Txurdinaga, Otxarkoaga eta Etxebarriko San Antonio. Horri esker, inguru horretan bizi diren 70.000 pertsona baino gehiagok metro geltokia izango dute euren etxeetatik 10 minutu baino gutxiagora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea