Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emaztea urtebetez etxean bahitzeagatik atxilotu dute, Zaragozan

Bikotearen etxean egindako tratu txarrak eta legez kanpoko atxikitzea egotzi dizkiote atxilotuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 50 urteko gizonezko bat atxilotu du Zaragozako Ejea de los Caballeros herrian, urtebetez emaztea etxean bahitzea leporatuta. Bikotearen etxean egindako tratu txarrak eta legez kanpoko atxikitzea egotzi dizkiote atxilotuari.

Aipatu herriko auzotarra eta jaiotzez senegaldarra da atxilotua. Atzo atxilotu zuten. Guardia Zibilak logela bateko ohean etzanda aurkitu zuen emakumea.

Berehala osasun zentro batera eraman zuten emakumea. Hainbat zauri eta kolpe zituela ikusi zuten medikuek.

Atzo bertan hasi zuten gertaera honen inguruko ikerketa. Senegaleko emakume batek tratu txarrak pairatzen zituela ezagutu ondoren, Guardia Zibilak ikerketa abian jarri zuen.

Gizonezkoa bere lanpostuan aurkitu zuen poliziak. Emazteari buruz galdetu ziotenean, modu arraroan erantzun zuen, eta bere jarrera aldatuz joan zen. Bikotearen arazoetan ez sartzeko eskatu zien poliziei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea