Gizartea -
Gertakaria
Prostituta bati ordaindutako 20 euroak lapurtzen saiatu da
Atxilotuak Bilboko auzitegi baten atxiloketa-agindua eta kartzela zigorra betetzeko agindua zuen.
Erredakzioa
Bilboko Udaltzaingoak adierazi duenaren arabera, 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute prostituta bati zerbitzuagatik 20 euro ordaindu ostean dirua osten saiatzea leporatuta.
Gertakaria gaur, goizaldeko ordu biak aldera, izan da Bilbo Zaharreko Harrobi plazan.
Atxilotuak Bilboko auzitegi baten atxiloketa-agindua eta kartzela zigorra betetzeko agindua zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea