Gizartea -
Trafikoa
Motorzale bat larri zauritu da Arratzun ibilgailu batekin talka eginda
Gurutzetako ospitalera eraman dute biktima, eta Ertzaintzak bide alternatiboa ireki du errepide horretan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
49 urteko motorzale bat larri zauritu da igande honetan bere motorrak ibilgailu baten aurka talka eginda BI-2224 errepidean, Arrantzu parean, Markinarako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
13:00ak baino minutu batzuk lehenago jazo da istripua, eta biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ertzaintzak bide alternatiboa ireki du errepide horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea