Gizartea -
Cabo Verdetik zetozen
900 kilo kokaina zeramatzaten bi pilotu atxilotu dituzte El Prat-en
Hegazkina Medical Jet enpresa argentinarrarena da.
Erredakzioa
Goardia Zibilak hegazkin argentinar bateko bi pilotu atxilotu eta bertan zeramatzaten 900 kilo kokaina atzeman ditu El Prat aireportuan, ikerketaren iturriek zabaldu dutenez.
Clarin Argentinako egunkariaren arabera, atzemandako hegazkina Medical Jet medikuntzari lotutako hainbat gauza garraiatzen dituen enpresa argentinarrarena da.
Antza, atxilotuek Challenger 604 hegazkinean garraiatu dute droga Cabo Verdetik eta, aipatutako iturriaren arabera, Barajasera (Madril) heltzeko asmoa zuten, Argentinako prentsak aireratu duenez.
Ikerketak Bartzelonako epaitegi batek hartu du bere gain, eta sekretupeko sumarioa ezarri du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea