Gizartea -

Lapurdi

Gazte bat desagertu da itsasoan, Angelun

22 urteko mutil bat da. Itsasoa zakarra zen une horretan eta, uretan sartzea debekatuta bazegoen ere, gaztea sartu egin zen.

euskadi irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko mutil baten bila ari dira Angelun (Lapurdi), atzo uretan sartu eta desagertu ostean.

Euskadi Irratiak zabaldu duenez, atzo, igandea, eguerdian gertatu zen ezbeharra. 22 urteko gaztea beste bi lagunekin zegoen, Angeluko Amodio Ganberako hondartzako txoko batean.

Hondartzako zati hori surflarientzat baino ez da, ez dauka zaintzarik, eta une horretan, gainera, debekatuta zegoen bainua hartzea, itsaso zakarra zela eta. Alabaina, gaztea itsasora sartu zen.

Harekin zeuden bi lagunek abisua eman zuten, gaztea begien bistatik galdu zutela eta, eta bilaketa taldea martxan jarri zen.

Helikoptero batek ere parte hartu zuen bilketan, eta taldea 17:00ak arte aritu zen bila, baina aurkitzen ez zutenez, bertan behera utzi zuten bilaketa.

Gaur goizean jarraituko du bilaketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Desagertutako pertsonak