Gizartea -

Pasaia

National Geographicek Albaolari buruzko erreportaje zabala argitaratu du

"A bordo de un sueño" izenburupean, National Geographic-ek Albaolaren proiektuari artikulu bat eskaini dio, San Juan baleontziari buruzko erreportajea plazaratu eta 33 urtera.

National Geographicen abuztuko erreportajea. Argazkia: Albaola
National Geographicen abuztuko erreportajea
National Geographicen abuztuko erreportajea. Argazkia: Albaola

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

National Geographicek erreportaje zabala argitaratu du abuztuko alean, euskal baleazaleen historiari eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian eraikitzen ari den San Juan baleontziaren proiektuari buruz.

Albaolak ohar baten bidez azaldu duenez, erreportajea abuztuko alean publikatu du National Geographicek, biek "burututako elkarlan" baten ondorioz.

Barruan, euskal baleazaleen historia irudikatzen duten ilustrazioen zabalgarri bat, 10 orrialdekoa, eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian eraikitzen ari den San Juan baleontziaren proiektuari buruzko 14 orri landu dituzte.

"1985. urtean National Geographic-ek San Juan baleontziaren historia mundura ezagutzera eman zuen. '16TH CENTURY Basque Whaling in America', zioen azalak. Argazkian, Parks Canada-ren urpeko arkeologo taldearen kide batek San Juanaren saskarren barenga bat zuen esku tartean, Pasaian eraikitako eta 1565ean Red Bay-en hondoratutako baleontziarena hain zuzen. Gaur, 33 urte pasa eta gero, San Juan-a eta bere historia berriz ere protagonista bihurtu dira Espainiako NG-en (National Geographic), bai eta AEBko NGen eta Alemaniako NGen ere", oharrak dioenez.

National Geographicek San Juan baleontziari eskainitako "24 orrialde hauek mugarri berri bat izan dira Albaola Elkartearentzat, bere lanaren errekonozimendu bat, hain zuzen", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak