Gizartea -

Ezbeharra

Gaizki itzalitako zigarro batek piztu zuen Santurtziko sutea

Sutean bakarrik bizi zen 50 urteko gizonezko bat hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaizki itzalitako zigarro batek erazi zuen Santurtzin 50 urteko gizonezko bat hil zen sutea, suhiltzaileen lehen hipotesien arabera. Dena dela, oraingoz goiz da behin betiko ziurtatu ahal izateko.

Sua piztu zen gelan obrak egin beharko dituzte, baina, oro har, eraikinaren egiturak ez du kalterik, Udalak jakinarazi duenez.

Sutea atzo goizean piztu zen, 06:40an, eraiki bateko hirugarren solairuan, Fleming Doktorea kalean.

Biktima bakarrik bizi zen, eta suhiltzaileek lurrean etzanda aurkitu zuten. Kalera atera zuten, baina dagoeneko hilik zegoen.

Sutearen ondorioz, gainera, 50 pertsona inguru etxetik aterarazi egin behar izan zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea