Gizartea -
Polizia operazioa
Hiru euskal herritar, haur pornografia sare batean nahasita
- Guardia Zibilak eta FBIk 14 pertsona atzeman dituzte Espainian eta AEBetan.
- Espainian atxilotutako bik haien sendietako adingabeen irudiak zituzten.
Erredakzioa
Guardia Zibilak eta FBIk 14 pertsona atxilotu dituzte Espainian eta AEBetan, horietako bat Bilbon, Interneten haur pornografia artxiboak banatzea egotzita.
Halaber, bost pertsona auzipetu dituzte, horietako bi Basaurin (Bizkaia) eta Irunen (Gipuzkoa), eta 34 miaketa egin dituzte, 13 AEBetan eta 21 Bizkaian, Gipuzkoan, Coruñan, Ourensen, Madrilen, Avilan, Valladoliden, Bartzelonan, Tarragonan, Murtzian, Valentzian eta Tenerifen.
Guardia Zibilak 46 ordenagailu, 75 disko gogor eta 1.000tik gora DVD, CD, memorial txarte eta bideo zinta atzeman ditu. Material pedofiloa terabyte batekoa baino gehiagokoa zen.
Ikerketa martxoan hasi zen, Nafarroako herritar batzuek nahi gabe tankera horretako materiala deskargatu zutela jakinarazi ziotenean Guardia Zibilari.
Artxiboek kutsu pornografikoa zuten, eta horietan 10 urte baino gazteagoak diren umeak agertzen ziren, argazkietan zein bideoetan.
Espainian atxilotutako bik haien sendietako adingabeen irudiak zituzten.