Gizartea -

Bizkaia

Lau lagun atxilotu dituzte Gernikan, hilketa saiakera egotzita

Errenteria auzoan izandako istiluen ondorioz, sei zaurituetako bik arma zuriz egindako zauri larriak jasan dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu hilketa saiakera egotzita, atzo gauean Gernikan (Bizkaia) izandako liskar baten ostean, Herrizaingok jakinarazi duenez.

22:05 aldera hasi zen liskarra Errenteria auzoko Gernikako San Bartolome kalean. Bi lagun talderen arteko borroka izan zen eta parte hartzaileek arma zuriak erabili zituzten.

Bertaratu ziren agenteek bi pertsona aurkitu zituzten lurrean etzanda; arma zuriz egindako zauriak zituzten eta arnasa hartzeko zailtasunak zituzten. Hortaz, ertzainek hainbat anbulantzien laguntza eskatu zuen eta bi gizonezkoak Galdakaoko Ospitalera eraman zituzten larri zaurituta.

Segidan, agenteek liskarrean parte hartu zuten beste lau lagun identifikatu zituzten eta 64, 29, 23 eta 19 urteko gizonezkoak atxilotu egin zituzten hilketa saiakera delitu bat leporatuta.

Borroka jazo zen lekuan, palanka bat aurkitu zuten lokal bateko hormaren aurka jarrita eta baita auto baten azpira bota zuten aire konprimatuzko pistola bat ere.

Antza denez, liskarrean parte hartu zuten sei lagunak errumaniar jatorriko bi familietako kideak dira. Liskarra eragin zuten arrazoiak argitzeko ikerketa bat abiatu du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea