Gizartea -
desagertzea
Duela astebete desagertutako 64 urteko bilbotar baten bila ari dira
Termibusen ikusi zuten azken aldiz, eta familiak atzo aurkeztu zuen salaketa Ertzaintzaren aurrean. Ohiko protokoloa abiatu dute desagertua bilatzeko.
eitb.eus
Bilboko 64 urteko bizilagun bat, Eusebio Fernandez Sanchez, desagertuta dago ostiraletik, uztailaren 27tik.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, atzo joan ziren senideak Ertzaintzarenera desagertzea salatzeko. Ohiko protokoloa abiatu dute desagertua bilatzeko.
Termibusen, Bilboko autobus geltoki nagusian, ikusi zuten azken aldiz, eta, VOST Euskadi eta Alerta Desaparecidos taldeen arabera, baliteke desagertutako gizona Plasencian (Caceres) egotea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea