Gizartea -
Donostia
Adineko gizon bat hil da Kontxako hondartzan
67 urteko donostiar bat hil da ostiral arratsalde honetan Kontxako hondartzan, uretatik erreskatatu ostean. Sorosleak gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Agentziak | Erredakzioa
67 urteko donostiar bat hil da ostiral arratsalde honetan Kontxako hondartzan, uretatik erreskatatu ostean. Sorosleak eta Gurutze Gorriko langileak gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 16:00ak aldera Kontxako hondartzako uretatik erreskatatu dute adineko gizona. Lekura hurbildu diren sorosleak eta Gurutze Gorriko langileak hura suspertzen saiatu dira, baina bertan hil da.
Donostiako Udalak baieztatu duenez, hildakoa 67 urteko donostiar bat da. Bainua hartzen zebilela, uretatik erreskatatu behar izan dute. Heriotzaren zergatia jakiteko autopsia egingo diote gorpuari.