Gizartea -

Urtebete karguan

Munilla: 'ETA amaitu eta ebanjelioaren argiak bakea ekar dezala'

Gotzain denetik lehen urtea bete den egunean, Donostiako Gotzainak "umiltasuna, pazientzia, errespetua eta kastitatea" emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko jarrera egokienak direla esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzainak "bakearen erronkak" kezkatu egiten duela eta "ETA behin betiko desegiteko nahia" agertu du. Horrez gain, adiskidetze prozesua hasi indarkeriak sortutako zauriak sendatzea eskatu du. Horren harian, "ebanjelioaren argia" ezinbesteko tresna dela iritzi dio herrian bakea lortu eta adiskidetasuna zabaltzeko.

Donostiako elizbarrutiko gotzain kargua hartu zuenetik urtebete igaro da eta Munillak hamabi hilabete horietan jasotako babesa eskertu die guztiei, batez ere, bere "hautaketaren kontra agertu zirenei, Gotzain berriarekin elkarlanean aritzeko ahalegin izugarria egin dutelako".

Gaur egindako homilian, Minillak emakumeen kontrako indarkeriak kezkatu egiten duela adierazi du, "desagertu beharrean, zabaltzen ari delako". "Umiltasuna, pazientzia, errespetua eta kastitatea bultzatzen jarraituko dugu, emakumearen eta gizonaren arteko harremana animaliena bezala ez izateko".

Era berean, gizartean dagoen "materialismoa eta axolagabetasuna" gaitzetsi ditu. Munillaren ustez, "ilargia harrapatu eta zoriontsu izango garela uste dugu, benetako poza bataioaren bidez lortutakoak ematen digula ahaztuz: Jainkoaren seme-alabak!"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea