Gizartea -
Inkesta faltsua
Iruzur bat birusa balitz zabaltzen ari da Facebooken
Erabiltzaileek ustez Facebookeko lagun batek bidalitako estekan klikatzen dutenean, inkesta faltsua duen aplikazioan sartzen dira eta ordaindu beharreko zerbitzu batean izena emanda amaitzen dute.
Erredakazioa
Iruzur bat birusa balitz zabaltzen ari da Facebooken, modan dagoen benetako aplikazio bat aprobetxatuz. Aplikazio honen barruan inkesta faltsu bat agertzen da.
Shopos konpainiak jakitera eman duenez, mezuak erabiltzaileen hormetan publikatzen ari dira eta hauei euren egoera partekatzea eskatzen diete hurrengo ereduaren bitartez: My 1st St@tus was: ''ñmensaje aleatorioí''. This was posted on ñfecha aleatoriaí.
Facebookeko lagun batek bidalitakoa dirudien esteka horretan klikatzean, erabiltzaileak aplikazio maltxur batean sartzen dira.
Aplikazio horrek profilean sartzeko baimena eskatzen die erabiltzaileei, zibergaizkileei mezu hori kutsatutako kontuan jartzeko aukera emanez. Gainera, erabiltzaileak inkesta bat eskegita daukan webgune batera eramaten ditu.
Iruzurraren arduradunek, inkesta bete dutenen kopurua zenbatu eta, kasu batzuetan, sakeleko telefonoaren zenbakia eskatzen diete ordaindu beharreko zerbitzu batean izena emateko.
Birus honek kutsatutako erabiltzaileek iruzur honi erreferentzia egiten dioten mezuak ezabatu behar dituzte, birusa haien lagunen artean zabaldu ez dadin.