Gizartea -

Zirkulazioa

Lau lagun hil dira auto-istripuz, Baionan

Ezbeharra A-63 errepidean gertatu da, turismo batek kamioi bat jo duenean. Bidea itxi egin behar izan dute Irungo noranzkoan eta ilara luzeak sortu dira, baina gero errei bat ireki dute autoentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil dira gaur goizean, 03:30etan, turismoan zihoazela kamioi bat jota A-63 autopistan, Baionan (Lapurdi), Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Dirudienez, turismoak aparkatuta zegoen kamioi bat jo du eta talka egin eta berehala, su hartu du.

Suhiltzaileak bertaratu dira berehala zaurituak erreskatatzeko helburuarekin, baina ezin izan dute ezer egin haien bizia salbatzeko. Lehenengo bi gorpu atera dituzte autoaren barrualdetik eta gero beste bi atera dituzte.

A-63 errepidea itxita egon da Irungo noranzkoan, beraz, auto-ilara luzeak sortu dira, gero errei bat ireki dute autoentzat, baina kamioiak errepide bazterrean pilatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea