Gizartea -

Abusuak ikastetxe batean

Kartzelatu dute Erandion adingabeei sexu abusuak egin zizkien maisua

Antza denez, atxilotutakoak Goikolanda ikastolan egiten zuen lan, eta eskola-orduetan egiten zituen abusuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ikastetxe batean gutxienez lau ikasle adingaberi sexu abusuak egin zizkien 46 urteko gizonezko irakaslea kartzelatu egin dute, Bilboko 8. Instrukzio Epaitegitik pasatu eta gero.

EITBk jakin izan duenez, atxilotutakoa Erandioko Goikolanda Ikastolako irakaslea da. Antza denez, eskola-orduetan egiten zituen abusuak.

Lehen salaketa biktimetako (5 urteko ume bat) baten gurasoek jarri zuten. Harrezkero, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta astelehenean amaitu, gizonezkoaren atxilotuta.

Gabonetako oporrak zirela eta, Ertzaintzak bideokamerak jarri zituen ikastolan, eta horrela egiaztatu egin izan ahal dute salatutakoa.

EAEko Poliziaren esanetan, gutxienez lau adingaberi egin zizkien abusuak, baina biktima gehiago dauden ikertzen ari dira.

Aresek "lasaitasun" mezua eman du

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak "lasaitasuna" mezua bidali nahi izan die "hezkuntza sistemari eta gurasoei", Ertzaintzak "azkar" jokatu baitu.

Aresek zoriondu egin ditu ertzainak, eta beharrezkoa denean auziari buruzko informazio guztia emango dutela aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea