Gizartea -
Osasuna
Iritsi da errezeta elektronikoa euskal osasun sistemara
Urtea amaitu baino lehen farmazia gehienetan hedatuta egongo da sistema berria. Gaur egun 300tan erabiltzen ari dira.
Erredakzioa
Euskadiko 300 farmazia baino gehiago errezeta elektrikoa erabiltzen hasi dira jada. Urtea amaitu baino lehen sistema farmazia gehienetara hedatua egotea dute helburu, baina prozesua 2012an bukatuko da.
Errezeta elektronikoaren eredu berrian, Osasun Txartelaren bidez identifikatuta sartzen da pazientea osasun sistemara. Parte hartzen duten eragile guztiak, bai medikuak, bai farmalariak, osasun-sare berean daude, eta pazientearen historia farmakoterapeutiko bakarreko sarbidea dute. Historia horretan preskripzioa, onespena eta botika-ematea ondo jakiteko informazio guztia dago.
Errezeta elektronikoaren bidez, pazientea EAEko edozein farmaziatara joan daiteke, eta osasun-txartela aurkeztu ondoren, gehienez ere hilabetean behar dituen botikak emango dizkiote, errezetatutako tratamenduaren dosiaren eta maiztasunaren arabera.
Hilabete baino gehiagoroko (gehienez ere urtebetera arte) agindutako tratamenduak dituzten pazienteak farmaziara joan ahal izango dira hurrengo hileko botikak jasotzera, aurretik osasun-zentrotik igaro beharrik gabe.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, errezeta elektronikoak segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzea lortuko du, preskripzioaren eta botika-ematearen kalitateak gora egingo baitu, preskripzio eta emate- prozesuan egon daitezkeen akatsak gutxitu egin baitira, pazienteen alferrikako joan-etorriak ere gutxiago izando baitira eta izapide burokatrikoak murriztu egingo baituzte.