Gizartea -

ISTRIPUA

Bi txirrindulari harrapatu eta ihes egin zuen gidariak bere burua entregatu du

Ertzaintzak baieztatu duenez, Zarauzko ertzain-etxean agertu zen gidaria. Inor atxilotu ez duten arren, Ertzaintza ikertzen ari da oraindik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek bi txirrindulari harrapatu zituen asteazkenean, abuztuaren 15ean, Zumaia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean, Zestoa parean.

Gidariak istripuaren lekutik alde egin zuen, eta bi zaurituak Donostiako Ospitalera eraman zituzten.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ihes egin zuen gidaria Zarauzko ertzain-etxera joan zen atzo, osteguna, bere burua entregatzera. Ez zuten atxilotu, baina gertatutakoa ikertzen jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Eguneko albisteak Albisteak Zestoa