Gizartea -

San Tomaseko azokaren ondorioz

BBK salatu dute San Tomaseko azokan animalia bizidunak erabiltzeagatik

ATEAk Bilboko Udalari bizirik dauden animalien erakusketa bertan behera uzteko eskatu dio, San Tomaseko azokak arrakasta izateko ez dela beharrezkoa esanez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Animaliei tratu etiko bat emateko elkarteak (ATEA) BBK, Bilbon San Tomaseko azoka antolatu zuena, salatu du, animaliei tratu txarrak emateagatik. Horrez gain, Bilboko Udalari bizirik dauden animalien erakusketa San Tomaseko azokan bertan behera uzteko eskatu dio.

ATEAk agiri batean adierazi duenez, BBKren aurkako salaketa ezarri zu Animalien Babeserako euskal legea ez betetzeagatik San Tomaseko azken azokan, abenduaren 21ean. Egun horretan hainbat animalia bizidun (kapoi, oilo, antzara, untxiak) beharrezko tamaina ez zuten kaioletan sartuta zeuden, eta animaliek "estualdi latza" sufritu zuten azokak iraun zuen bitartean.

ATEAk Udalari San Tomaseko azokan bizirik dauden animaliak erakusteari uzteko eskatu dio, azokak jendearen artean arrakasta izateko beharrezkoa ez den zerbait dela uste baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea