Gizartea -

Madrilen

600 lagun inguru izan dira Euskadiko turismoa sustatzeko ekitaldian

Patxi Lopezen hitzetan, Euskadik bizi duen "giro baketsuak" turismoa sustatzea laguntzen du. 2010 EAEko turismoaren urterik onena izango da, lehendakariaren esanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gizarteko 600 lagun inguru izan ziren bart gauean Madrilen EAEko turismoa sustatzeko ekitaldian.

Patxi Lopez lehendakariak Euskadik bizi duen "giro baketsua" azpimarratu zuen; izan ere, horri esker Euskal Herria "lehen mailako helmuga turistikoa" bilakatu dela uste du. Ildo horretan, "2010 urtea euskal turismorako urte historikoa" izango dela adierazi du.

Madrilen ospatu den ekitaldian, aurtengo turismo kanpainaren balantzea egin dute. Iaz Eusko Jaurlaritzako Industria, Sustapen eta Berrikuntza Sailak ''Euskadi, goza ezazu'' kanpaina jarri zuen abian, eta horren urte bat pasa dela ospatzeko Euskadiko enbaxadoreak bildu ditu Madrilen.

Guztira, erakundeetako, kulturako, kiroleko eta turismo sektoreko 600 lagun inguru bildu dira; Iñaki Gabilondo eta Miren Ibarguren aktoreak ekitaldiko aurkezleak izan dira, eta La Oreja de Van Gogh musika taldeak parte hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea